Logo

Matrikulazioak

Izen-ematea berritzea: maiatzaren 2tik 31ra

Izen-emate berriak: ekainaren 1etik 30era

Itxaron-zerrenda (lekuak dauden bitartean) uztailaren 1etik abenduaren 31ra.

Urtarriletik aurrera, ez dira ikasle berriak onartzen. Hurrengo ikastaroan izena emateko itxaron beharko dute.

IKASTARO HASIERA: Urriaren hasieran

KURTSO BUKAERA: Maiatzaren amaiera

Edozein aldaketa (bajak, ordu aldaketa edo kurtso aldaketa) bulegoan jakinarazi behar zaio, ikastaroen arduradunari urriaren 15a baino lehen. Aldaketak egin daitezke eskatutako ikastaroan plaza libreak badaude. Data horretatik aurrera ezin izango da aldaketarik edo erreklamaziorik egin (ikastaroaren kuota itzultzea bertara ez joateagatik)

Kuotak urriko akabuko astean kobratuko dira.