Logo
Concurso Rana y Cartas (1)

TXAPELKETETAN IZENA EMATEKO EPEA: GARAGARRILA 2tik 30era eta IRAILAREN 3tik 11ra

Cartel
Cartel

Ugelaxoa

Concurso

Ugelaxoa

Jarraibideak:

Jokalari bakotxak hamar fitxa jaurti behar ditu (azkonarrak) eta ugelaxoaren ahotik sarten saiatu.

Fitxak astunak izaten dira, berunezkoak edo burdinazkoak.

Ehun gehiago sartzea lorten dauenak irabaziko dau partida.

Kartak

Concurso

Mus

Jokoaren helburua

Mus jokoaren helburu nagusia apustuak egitea da. Zortzi amarrako (40 harri) irabazi joko parzial batean edo gehiagotan

Apustuak egiteko lau aukera dagoz: Nagusia,Txikia, Pareak etaJokoa (edo “jokorik” ez badago, “Puntuan” jokatuko da). Jokaldi bakoitzean, bikote irabazleak puntuak pilotuko ditu (“harriak” be deituak), egindako apustuen arabera (enviteak).

Concurso

Tute

Deskribapena

40 kartako karta-txorta espainiarra.

2,3 edo 4 persona artean joka daiteke. Zalantzarik bako, gehien enpleatzen dan modalitatea 2 edo 4 personakoa da. Lauren artean jokatuz binaka jokatzen da.

Jokoaren helburua

Jokoaren helburu nagusia aldez aurretik ezarritako partida kopurua irabaztea da. Partida bat hasieran hitzartutako joko-kopuru batean jokatzen da. Joko bat irabazten dau beste jokalariak baino puntu gehiago lorten dituenak.

Concurso

Brisca

Deskribapena:
40 kartako karta-sorta espainiarra da.

Brisca, Tuteko karta jokoen familia handiarena da, bazak lortzen joan nahi den jokoak, nagusi den makila edo garaipen makila batekin.

Briscan, joko-mahaiaren inguruan dauden jokalarien kopuru aldakorra dago aurrez aurre. 2, 3, 4 edo 6 jokalari gomendatzen dira (Azken bi kasuetan bikoteka joka daiteke).