Logo

Danontzat

Jubiladu eta pentsinodunen alkartea da, eta Mungian dauka egoitzea.

ALKARTEEN EGUNEKO BAZKARIA

2025eko abenduaren 20a

IZENA EMATEKO.- Azaroaren 26an eta 27an
De 10:30etik 12:30era
PREZIOA: 30 €

Bazkariak

ARGIAK PIZTEA

2025.12.10

TXOKOLATEA

GABONETAKO KANTAK

18:30tik 19:30ra

GABON ZORIONTSUA ETA URTE BERRI ON

logo
logo

Gure Txangoak eta Bidaiak "Normaliate Berrian"

Bidaiak Ekitaldiak

DANONTZAT Jubiladu eta pentsinodunen alkartea da, eta Mungian dauka egoitzea.

Gure helburuetako bat Hirugarren Adinekoen balioak aurkitzea eta garatzea da. Horretarako, alkartekideek dituen beharrak azterten dira, arlo desbardinetan; hau da: kulturea, aisia, aisialdi okupazionala eta abar.

Hori guztia egiteko, beharrezkoa da eskumena daukien kideek eta erakundeek eta organismoek parte hartea.

Zer egiten dogu gure adinaren balioak garatzeko eta jarduera mental eta fisikoei eusteko?

Tailer honeek antolatzen doguz:

  • Jarduera fisikoa: Pilates, Dantzak, Euskal Dantzak, Gimnasia, Yoga…..
  • Jarduera intelektuala: Ingelesa eta Euskera
  • Sormena: Patchwork, Punto eta Gantxilloa eta Barreterapia.
  • “Danontzat” abesbatza

Hau bere antolatzen dogu:

  • Urteera kulturalak, eguneko txangoak, bidaiak, egotaldiak…
  • Karta-joko eta “Rana” lehiaketak
  • Bazkariak: Kideen eguna, Edadekoen eguna, Txokolatea…….
  • Kultur Astea zemendian.

Mungiako Udalak bultzatutako proiektuetan parte harten dogu: “Mungia lagunkoia”, San Pedro jaiak, Aurrekontu parte-hartzaileak, Euskaraldia.

NAGUSIAK, Asociación de personas jubiladas de Bizkaia alkarteko Nagusiak B+60 kide gara

Alkarteko kideen iradokizun eta eskaerak hartzeko eta aztertzeko beti gagoz prest, alkartearen aukeren barruan.

Tailer eta jarduera horreek guztiak aldakorrak dira

Zerbitzu jendea gure elkartea arrazoizko prezio batean

Ile-apaindegia

Nagusien Txokoa jubilatuentzako eta pentsiodunentzako zentro sozialeko ileapaindegi zerbitzua

Teléfono : 94 615 65 01

Bar

Ordutegia:

Astelehen goizean itxita, arratsaldeetan 15:00-21: 00

Gainerako Astea : 10:30 – 13:00 eta 15:00 – 21: 00

Teléfono : 94 615 58 48

Zerbitzu jendea gure elkartea arrazoizko prezio batean

Fisioterapia

Gure lokaletan:

GP Landesa etxetaldea, 6, 48100 – Mungia

Zerbitzuok erabilteko telefono bidezko hitzordua eskatu behar da, eta kontsultara joatean, alkartearen txartela eta NAN aurkeztea derrigorrezkoa da.

Teléfono : 688 80 74 40

Podologia

Villa Luisa mediku-zentroan

Goietako Plaza, 5, 48100 – Mungia

Zerbitzuok erabilteko telefono bidezko hitzordua eskatu behar da, eta kontsultara joatean, alkartearen txartela eta NAN aurkeztea derrigorrezkoa da.

Teléfono : 946 74 50 40

ALKARTEKO BETEBEHARRA

Alkarteko kide izan daitekez halan nahi daben personak, Mungian edo Laukizen erroldatuta dagozanak (udalerri horrek be alkartea ez dauen bitartean), baldin eta honako baldintza honeek beteten baditue:

  1. Hirurogei urte bete dituen persona guztiak eta hareen ezkontideak, baldin eta ez badabe legezko inolako baldintzarik beren eskubidea balieteko, eta ez badabe gaitasuna mugatuta ebazpen judizial irme baten bidez.
  2. Gizarte-segurantzako pentsinodun eta jubiladu guztiek, adin-mugarik barik, eta hareen ezkontideak, baldin eta ez badabe legezko inolako baldintzarik beren eskubidea balieteko, eta ez badabe beren gaitasuna mugatuta ebazpen judizial irme baten bidez.

Quienes deseen pertenecer a DANONTZAT y reúnan los anteriores requisitos, pueden pasar por la oficina de la Asociación con la siguiente documentación:

  • Mungiako edo Laukizko errolda-ziurtagiria
  • Banku-kontuaren zenbakia (IBAN + 20 digitu)
  • Telefono-zenbakia
  • Kuota: 10 €urtean eta 3 € txartela (behin bakarrik)